Goi mailako skate proba izango da larunbatean Leioan
IGOR:
Patinetezaleek Leioako skate parken dute hitzordua apirilaren 21ean, larunbatarekin: Quiksilver etxeak lehiaketa dauka abian aurten, Quiksilver Bowlriders 2007 izenekoa, eta txapelketako sailkapen etapa bat egokitu da Uribe Kosta eskualdeko udalerrian. Goi mailako ikuskizuna, dudarik gabe: izan ere, finala Suediako Malmo hirian egingo den arren, aurretiko sailkapen etapak mundu osoan egiten dabiltza. Guztira, 13 herrialdek parte artuko dute txapelketan. Gauzak horrela, etzi, 10:00etan joan beharko da Leioako skate parkera, izena emateko. Horrenbestez, norgehiagoka 14:00etan hasi eta 16:00etan bukatuko da. Ondoren, Quik Session kontzertua izango da. Argazkian, profesionalen presentzia ez ezik, saio ikusgarria izango dela ere iragarri dute antolatzaileek.


Zabaldu
del.icio.us